Bigarren eskuko azoka egingo da Ipuruako Merkatu plazan maiatzaren 18 eta 19an

Izena emateko ipuruakomerkatuplaza@gmail.com helbidera idatzi behar da.
Bigarren eskuko azoka egingo da Ipuruako Merkatu plazan maiatzaren 18 eta 19an
2024/05/09 10:44
eta kitto!

Bigarren eskuko II. Azoka egingo dute Ipuruako Merkatu Plazan datorren asteko asteburuan, maiatzaren 18 eta 19an. Antolatzaileek adierazi duten moduan, "etxean erabiltzen ez diren eta lekua kentzen duten liburuak, diskoak, arropak edo bestelako objektuak dituztenek aukera paregabea izango dute datorren asteko azokan. Hemen duzu aukera aparta. Zuk erabiltzen ez duzuna besteek nahi dutelako!", adierazi dute antokatzaileek. 


Izena emateko ipuruakomerkatuplaza@gmail.com helbidera idatzi behar da. Arropak edo bestelako objektuak, bata ala bestea, aukeratu beharko dira. Interesatuak mahai bat izango du erabilgarri, 2 m x 0,90 m-koa. Postua edukitzeko 20 euro ordainduko dira (Ipuruako Merkatu Plazako bazkideek 15 euro).