Bihar abiatuko da Debabarreneko Eskola arteko 39. Antzerki Erakusketaren egitaraua

Coliseo antzokian izango dira Eibarko ikastetxeetako ikasleentzako emanaldiak. Horrez gain, kaleko hainbat ikuskizun eskainiko dira.
Bihar abiatuko da Debabarreneko Eskola arteko 39. Antzerki Erakusketaren egitaraua
2024/04/29 11:48
eta kitto!

Bihar hasiko da Debabarreneko eskola arteko 39. antzerki erakusketa. Maiatzaren 13ra bitartean egingo da antzerki erakusketa, ikasleak antzerkira hurbildu eta antzerki-konpainiek beraien ikuskizunak publiko horri erakusteko asmoz. Antolatutako egitarauaren barruan, ikasleentzako emanaldiak egingo dira Coliseo antzokian eta, horrekin batera, kaleko hainbat ikuskizun eskainiko dira.

Debabarreneko eskola arteko 39. antzerki erakusketaren egitaraua

Apirilak 30

15:00.- Superheroia. LH 2., 3. eta 4. mailakoentzat. Coliseo antzokia.

22:00.- Susto (Cia. Maite Guevara). 14 urtetik gorakoentzat. Errebal Plaza.

Maiatzak 2

15:00.- Ali Baba eta 40 lapurrak. LH 2., 3. eta 4. mailakoentzat. Coliseo antzokia.

Maiatzak 4

12:30 eta 19:00.- Gurpil gainean. Ikuskizun musikala. Errebaletik Untzagara.

Maiatzak 7

15:00.- Zimurren artean kontukantari Haur Hezkuntzako 5 urteko gela eta LH-ko 1. mailakoentzat. Coliseo antzokia.

Maiatzak 8

09:30.- Eibar School Musical. Lehen Hezkuntzako 6. mailakoentzat. Coliseo antzokia.

19:00.- Eibar School Musical. Irekia. 5 euro. Coliseo antzokia.

Maiatzak 9

15:00.- Kutxartean. LH 1., 2. eta 3. mailakoentzat. Coliseo antzokia.

Maiatzak 10

10:00.- Eibar School Musical. DBH1. Coliseo antzokia.

12:00.- Eibar School Musical. DBH2. Coliseo antzokia.

Maiatzak 13

15:00.- Mamut. LH 2., 3. eta 4. mailakoentzat. Coliseo antzokia.