Bihar abiatuko da Eibarko Tabernarien Arteko "San Andres Saria" XVI. Pintxo Lehiaketa

Bihar abiatuko da Eibarko Tabernarien Arteko "San Andres Saria" XVI. Pintxo Lehiaketa
2019/11/18 18:43
eta kitto!
Bihar hasiko da Eibarko Tabernarien Arteko “San Andres Saria” XVI. Pintxo Lehiaketa. Arrate Kultur Elkarteak, Eibar Merkataritza Gune Irekiaren, Eibarko Udalaren eta ostalarien laguntzarekin antolatutako lehiaketarako 20 tabernak eman dute izena oraingoan: Anardi, Aterpe, Baisi, Baratze Gourmet, Birjiñape, Boulevard, Chido, Foxtter, Hirurok, Ipur sagardotegia, Jan eta Edan, Kontent, Koxkor, Kultu, O’hara, Oishi, Slow, Beleko, Meson La Extremeña eta Trinkete. Hiru egunetan (martitzen, eguazten eta eguenean) jokatuko da lehiaketa aipatutako tabernetan eta bakoitzak bere proposamena bezeroek jateko moduan eskaini beharko du. Bezeroek, bestalde, pintxoak jan eta puntuatzeko aukera izango dute eta, amaieran, botua eman duten guztien artean opariren bat zozketatuko dute antolatzaileek.