Bihar arte egongo da zabalik udako aukeren azoka Toribio Etxebarria kalean
Eibarko Udako Aukeren Azoka Toribio Etxebarria kalean dago aurten ere. Eibar Merkataritza Gune Irekiak (EMGI) eta Eibarko Udalak elkarlanean antolatutako azokan 26 establezimenduk hartuko dute parte. Horietatik 19 Toribio Etxebarria kalean egongo dira 10:00etatik 20:00etara, eta beste zazpik beraien dendetan egingo dituzte eskaintzak. Bihar, osteguna, izango da azken eguna.
Beste batzuetan bezala, erosketak egiterakoan herritarren artean euskara sustatzeko jarduera prestatu du: oraingo honetan, ... eta kitto! Euskara Elkartearen standera hurbiltzen direnek kristalezko ontzi batzuk koloretako harriekin bete beharko dituzte, parte hartzaileek euskararekiko hartzen duten konpromisoaren arabera. Parte-hartzaileek kanpainako poltsa jasoko dute opari gisa, eta EMGIk emandako 100 euroko erosketa-bonuaren zozketan sartuko dira, azokako postuetan bertan erosketak egiteko.
...eta kitto!-ren mahaia Toribio Etxebarrian dago, Birjiñape zeharbidearen ondoan, goizeko 10:30etik 12:30era. Zozketa azken egunean, ostegunean egingo da, 12:30ean, standean bertan.