Bihar arte zabalik dago ostegunean Basagunean egingo den garagardo dastaketan izena emateko epea

Dastaketa Errebalgo merkatuko Basagunean egingo da ostegun honetan, eta bide desberdinak daude izena emateko.
Bihar arte zabalik dago ostegunean Basagunean egingo den garagardo dastaketan izena emateko epea
2025/05/20 12:28
eta kitto!

Garagardo dastaketa egingo da eguenean (hilak 22) Errebalgo merkatuko Basagunean, 18:30etik 20:00etara. Garai Agro Brewery-ren eskutik, sei garagardo ezberdin edango dira; bertako garagarrarekin egindakoa, eredu txikian, eta garagardo azidoetan sakontzeko dastaketa izango da. Laguntzeko bertako gazta, mermelada eta zizka-mizka desberdinak egongo dira. Izen-emateak 17 euro balio du (Errebal merkatu plazan, Basaguneko Instagramera mezua bidaliz edo basatopagunea@gmail.com-en).