Bihar da azken eguna kantu afarirako txartelak erosteko

Euskal Jaiko egitarauaren baitan zapatuan egingo den kantu afariarako txartelak gelditzen dira, eta bihar, eguaztena, izango da horiek eskuratzeko azken eguna.
Bihar da azken eguna kantu afarirako txartelak erosteko
2025/05/20 18:38
eta kitto!

Kantu afaria maiatzaren 24an, zapatua, egingo da; eta hurrengo egunerako, domekarako, antolatu dute herri bazkaria. Biak Untzagako karpan egingo dira. Bazkarirako txartel guztiak saldu dira dagoeneko, baina kantu afarirako oraindik leku batzuk gelditzen dira. Bihar da azken eguna txartelak eskuratzeko; beraz, interesa duzuenok Deporretik lehenbailehen pasa zaitezkete erostera. Prezioa 20 eta 25 eurokoa izango da (20 euro ikasle eta langabetuek, 25 euro langile eta dirua dutenek), eta kateringa Harakintzaren ardura izango da. Ekitaldiaren barruan Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldeak joko ditu afalduosteko abestiak, eta ondoren gau girotua egongo da DJ Miren G-rekin.