Bihar eguerdian agurtuko dituzte San Pedro jaiak Karmen kalean

Bihar eguerdian agurtuko dituzte San Pedro jaiak Karmen kalean
2023/06/28 20:53
eta kitto!
Beheko Tokia jubilatuen egoitzak antolatuta, atzo hasi ziren San Pedro jaiak ospatzen Karmen kaleko parkean, umeentzat prestatutako egitarauarekin. Gaur eguerdian, berriz, toka eta igel-toka txapelketa jokatu dute, eta arratsaldean jendetza elkartu da Beheko Tokiko aretoan, Trio Medianoche taldeak eman duen kontzertuan.

Bihar amaituko dira jaiak, baina aurretik, San Pedro eguna dela ospatzeko, 12:00etan meza egingo da Karmengo Amaren elizan, Gospel Bilbao taldearen parte-hartzearekin. Ondoren, jaiak agurtzeko, 13:00ean toka eta igel-toka txapelketaren sari banaketa eta piskolabisa egingo dituzte, Karmengo parkean.