Bihar ekingo dio ikasturte berriari Berbetan egitasmoak

Sardina Freskue ikuskizunarekin hasiko du programak ikasturtea
Bihar ekingo dio ikasturte berriari Berbetan egitasmoak
2026/09/21 16:43
eta kitto!

Ofizialki bihar ekingo dio ikasturteari Berbetan programak. Horretarako, ...eta kitto! Euskara Elkarteak, Euskal Herri osoan oihartzun handia izaten ari den "Sardina Freskue" ikuskizuna ekarriko du. 17:30ean hasiko da Untzagan, harmailen aldean, eta, ordubetez, munduko doinu desberdinak bidelagun izanda eta ikusleen parte hartzea sustatuz, festa, elkarbizitza eta aniztasuna ospatzen dituen bidaia koloretsuaz gozatzeko aukera izango dute haur zein helduek.