Bihar goizean zabalduko dute udako beherapenen azoka Toribio Etxebarria kalean
2019/07/16
11:51
eta kitto!
Eguaztenetik barixakura bitartean egongo da martxan Udako Beherapenen Azoka Toribio Etxebarria kalean. Eibar Merkataritza Gune Irekiak antolatzen duen factoring edo azoka hiru egunetan egongo da zabalik, 10:00etatik 20:00etara. 12. edizioa izango den honetan 31 dendak (24k azokan bertan eta besteek dendan) hartuko dute parte. Azokan postua ipiniko dutenak Askasibar Intersport, Bambi, Burbujas y Mas, Casamania, Cedry, Beittu zentro optikua, Designed by Nona, Doroti, Eskulan, Farmalur, Gratzina, Guby mutillak, Ikusimakusi, Izane, Khloe Baby Clothes, Kopiña, Leder, Neure, No Comment, Noma, Pissa, Ttiki, Twins eta Txukuna dira eta eskaintzak dendan egingo dituztenak, berriz, Federopticos Igmar, Los Chicos, Marsi, Oskarbi, Tribeka, Vieco eta Zentral Optica.
Euskeraz Primeran mahaia
Horrekin batera, …eta kitto! Euskara Elkarteak mahaia ipiniko du azoka zabalduko duten hiru egunetan (eguazten eta eguenean, 11:00etatik 13:00era eta 17:00etatik 19:00etara eta barixakuan goizez bakarrik), jendea erosketak egiterakoan euskera erabiltzera animatzeko asmoz. Horretarako urez beteta egongo diren kristalezko hiru ontzi ipiniko dituzte eta, gerturatzen den jendeak, euskera erabiltzeko hartzen duen konpromisoaren arabera, kolore ezberdina duten kolorante-tantanak botako du, urari kolorea emateko. Parte hartzera animatzen diren guztiei ‘Euskeraz Primeran’ kanpainako poltsa bana oparituko diete, erosketak egitera doazenean erabiltzeko eta, gainera, barixakuan zozketatuko duten 100 euroko erosketa-txartela irabazteko aukera izango dute.