Bihar hasiko da Eibarko Herri Unibertsitatearen egitaraua, Hezkuntza Esparruan
2022/02/21
18:36
eta kitto!
Aurreko astean hasi zen nazional mailako Herri Unibertsitatea Euskal Herriko campus ezberdinetan eta Eibarko egitaraua bihar hasiko da, 17:00etan, Gazte Koordinadora Sozialistako bi militantek emango duten “Covid ziurtagiriak areagotutako kontrol soziala” izenburuko hitzaldiarekin. Saioa Hezkuntza Esparruko San Andres aretoan izango da (hitzaldi guztiak bertan egingo dira). Eguaztenean, berriz, bi hitzaldi egingo dira. Lehena, 12:30ean, “Energia berdeen eta teknologiaren mamua” izenekoa, gazteleraz, Julen Mailharinen eskutik. Eta, bigarrena, Eibarko etxebizitza asanbladak emango du, 17:00etan, “Etxebizitzaren problematika lantzen” izenburuari jarraituta.
Egitarauarekin amaitzeko, eguenean “Krisi ekologikoaren auzia gaur egun, jatorria eta etorkizuna” hitzaldia eskainiko du Mikel Izurietak, 12:30ean. Gero, 14:30ean, bertso-bazkaria egingo da unibertsitateko egoitzan (tiketak 6 eurotan ipiniko dira salgai, hitzaldietan bertan).
Otsailaren 22tik 25era bitartean, sei campusetan izango dira tokian tokiko Herri Unibertsitateak: Iruñean (Nafarroa), Ibaetan (Gipuzkoa), Bilbon (Bizkaia), Gasteizen (Araba) Leioan (Bizkaia) eta Eibarren (Gipuzkoa).