Bihar hasiko da III. Gilda lehiaketa
2017/03/07
08:35
eta kitto!
Hementxe dituzue aurtengo gilda lehiaketan parte hartuko duten tabernen izenak eta horietako bakoitzak aurkeztuko duen gilda.
Parte hartu duten 25 tabernetan informazio-diptikoak izango dituzue eta baita bozkatzeko papelak eta botoa emateko kutxak ere.
Epaimahaia osatzen duten Mireia Alonso, Ruben Etxaniz eta Josu Mugerza ere egun horietan pasatuko dira tabernetatik gildak dastatu eta ebazpena emateko.
Dakizuenez bi sari banatuko ditugu, bata herritarrek aukeratutakoa (150€) eta epaimahaiak aukeratutakoa bestea (150€).
Gilden bozketan parte hartzen duzuen guztion artean Kantabria jatetxean bi lagunendako menu berezia zozketatuko dugu.
Kuxkuxeatu eta erabaki martxoaren 8, 9 eta 10ean nola egingo duzuen aurtengo “Gilda-ibilbidea”.