Bihar hasiko dira umeen bertso jaialdiak Coliseo antzokian
Bertsozale Elkartearen gidaritzapean, eta Udalak eta parte hartu duten ikastetxeek finantzaturik, Ahozkotasuna eta Bertsogintza egitasmoa lantzen ibili diren ikasleek bertsotan egingo dute aste honetan Coliseoan. Aurten ere hiru emanaldi izango dira, egitasmoan parte hartu duten taldeak asko ugaritu direlako. Bihar, martitzena, Arrateko Andra Mariko LH 5 eta LH6, Amañako LH6, San Andreseko LH6, Aldatzeko LH5 eta La Salleko LH6ko ikasleak izango dira taula gainean. Eguaztenean, maiatzak 15, Amañako LH5, Mogeleko LH5 eta San Andreseko LH5ekon txanda izango da. Eta eguenean, maiatzak 16, Mogeleko LH6 eta La Salleko LH5koak igoko dira taula gainera. Hiru egunetan 18:00etan hasiko dira.
Parte hartuko duen ume bakoitzaren familiari gonbidapena eman zaio, eta gainerako sarrerak leihatilan eta Kutxabanken egongo dira salgai 3 euroan.