Bihar hasiko dituzte Araneko horma konpontzeko lanak
2019/03/07
10:06
eta kitto!
Udaletik jakinarazi dutenez, bihar hasiko dira Arane kalean mendi-magala egonkortzeko lanak. Urtarrilaren 28an gertatutako luizi batek eraginda, menditik errepidera lurra jausi zen eta harrezkero errepidea itxita dago. Udalak lurren jabeekin hainbat bilera egin ditu, arazoari konponbidea bilatzeko asmoz eta, azkenean, jabeak obraren proiektua aurkeztu duenean, lanak hastea erabaki dute. Esandakoaren arabera, okerrik ez bada behintzat, lanak bost edo sei astetan amaituko dituzte eta orduan zabalduko dute errepidea.