Bihar ospatuko da Lambretta motorren 21. topaketa

Eguerdiko irteera Eskozia La Brava lagunartearen eskutik izango da.
Bihar ospatuko da Lambretta motorren 21. topaketa
2026/07/10 09:52
Silbia Hernandez Arrazola

Bihar zapatua (uztailak 11) egingo da Club Lambretta Eibar XXI. topaketa. Goizean, 10:00etan zabalduko dute Untzaga plazan egingo den kontzentraziorako izen-ematea. Motorren irteera, berriz, 12:00etan izango da, Eskozia la Brava taldeko kideen eskutik. Herriko kaleak kalejiran zeharkatu eta gero, Arratera igoko dira motorzaleak, han bazkaltzeko. Bazkaria 15:00etan hasiko da, Tiro Pitxon jatetxean. Bazkalostean, 17:00ak aldera, garaikurren banaketa eta sarien zozketa egingo dira, bertaratutakoen artean. Ondoren, 18:00 etan Eibarrera buelta egingo dute, eta Lambrettak Untzagan aparkatuko dituzte. Horrez gain, bi geldialdi egingo dituzte 18:30ean, Ongi Etorri eta Koskor tabernetan.