Bihar Txikizikloa egingo dute Itsaspeko Zinema Zikloaren barruan
2022/12/16
09:33
eta kitto!
Aste honetan CIMASUB Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren 21. edizioa jaso du herriak eta bihar umeentzako saioa egingo da Coliseoan: Txikizikloa familian. Haurrek eta gurasoek elkarrekin parte hartzeko ekimena da eta 12:00etan hasiko da saioa (sarrera librea izango da).
Ekintza honen bitartez, helburu ezberdinak lortu nahi dira. Alde batetik, ingurumenaren egoeraz jabetzea eta kontsumo osasuntsu eta arduratsuaren eta ingurune hurbilaren errespetuaren eta zaintzaren jarrerak garatzea, haren kudeaketan arduraz parte hartzeko. Bestalde, gure eguneroko bizitzan planetaren ongizatean eragina duten erabakiak hartzeko, ezagutza zientifikoan oinarritutako erabaki pertsonal eta kolektiboak landu nahi dira.
Argazki erakusketak
Arrate Kultur Elkartearen Topalekuan aurtengo CIMASUB-era aurkeztutako argazki onenen erakusketa, “mundu osoko itsaspe ezberdinetan bizi diren espezie harrigarri eta erakargarrienak modu bitxietan ikustera garraiatuko gaituzten 24 argazkirekin”. Abenduaren 18ra arte egongo da ikusteko moduan.
Klub Deportiboan, bestalde, Deporreko Urpekaritza taldekoen eta Real Sociedadeko kideen argazkiak egongo dira ikusgai abenduaren 31era arte.