Bihar zabalduko da 53 emakumeren testigantzak biltzen dituen "Emeek emana" erakusketa
2017/05/09
13:21
eta kitto!
Maiatzaren 10etik 21era udaletxeko patioak hartuko duen “Emeek emana” erakusketa aurkeztu zuten aurreko barixakuan prentsaurrekoan Patxi Lejardi, Kulturako eta Euskara zinegotziak, Julia Monge, Intxorta 1937 Kultur Elkarteko kideak; Josu Ibargutxi, Goldatu plataformaren bozeramaileak eta erakusketa honetako protagonistetako bat den Kontxi Laspiur emakume errepresaliatu eibartarra.
Intxorta 1937 Kultur Elkartearen eta Mauro Saravia argazkilari txiletarraren eskutik antolatutako erakusketa herririk herri eramango dute. Lehen aldiz Donostian, Aiete jauregian erakutsi dute orain dela egun batzuk eta bihartik aurrera Eibarren ikusteko moduan izango da. Inaugurazioa 19:00etan egingo dute eta bisitan joateko ordutegia hau izango da: astelehenetik barixakura, 09:00etatik 15:00etara eta 18:30etik 20:30era; eta zapatu eta domeketan, berriz, 12:00etatik 14:00etara.
Aurkezpenean azaldu zutenez, erakusketa honetan emakumeak dira protagonistak, euren argazki eta testigantzekin, eta parte hartu dutenen artean Nieves Atxa, Julia Lanas eta Kontxi Laspiur eibartarrak daude. Antolatzaileen berbetan, “gerra eta frankismo garaiko kontakizunak emakumeen aurpegiekin, emakumeen ikuspegitik kontatzeko erakusketa da. 1936tik aurrera frankismoaren garaiko testuinguru historikoan, emakumeek izan zuten zeregin aktiboa jasotzen da. Ikuspuntu eta ideologia ezberdinetatik, denak batzen dituena bizirik irauteko nahia izan da eta. Bertan azaltzen dira, besteak beste, gudu eremuaren, erbestearen, torturaren, espetxearen, errepresioaren eta bizirik irauteko estrategien inguruko narrazio eta bizipenak eta, baita ere, emakumezkoaren ikuspegitik betiere, antolatutako egitura sozialerako planteamendu eta aktibismoa”.
Nieves Atxa
Julia Lanas
Kontxi Laspiur
Erakusketa prestatzeko urte bi eman dituzte beharrean, besteak beste emakumeei buruzko informazioa jasotzen, horiekin kontaktuan ipini eta testigantzak grabatzen eta bakoitzari argazkiak egiten. "Emeak emana" erakusketan 53 emakumeren lekukotasunak bildu dituzte, euretako bakoitzari buruzko datu biografikoekin batera eta, elkarrizketen transkripzioak laburtu eta gero, 6/8 minutuko iraupena duten grabazioak sortu dituzte, erakusketa ikustera gerturatzen direnek bakoitzaren lekukotasunak zuzenean euren ahotik entzuteko aukera izateko. Horrekin batera, nahi dutenentzat bisita gidatuak eskainiko dituzte.