Bihar zabalduko dute robotika ikastaroetan izena emateko epea
2016/02/29
13:36
eta kitto!
Bihar zabalduko dute 2016 Ibilbide Teknologikoa programaren barruan Lehen Hezkuntzako ikasleentzat udalak antolatu dituen "Lego education WeDo" eta "Lego Mindstroms EV3" ikastaroen bigarren ediziorako izen-ematea eta interesa dutenek martxoaren 11ra arte izango dute horretarako aukera, Pegoran.
"Lego education WeDo" plataformako ikastaroa LH-ko 3. eta 4. mailako ikasleentzat izango da eta izena ematen duten gazteen aitak edo amak ere parte hartu beharko du. Txanda biren artean aukeratu daiteke: lehen txandan klaseak martxoaren 29, 30 eta 31n, 16:00etatik 18:00etara izango dira eta bigarrenean, berriz, apirilaren 9, 16 eta 23an (zapatuak), 16:00etatik 18:00etara. Eta "Lego Mindstorms EV3" LH-ko 5. eta 6. mailako ikaleentzat izango da eta honetan ere bi txanda daude aukeran: lehena martxoaren 29, 30 eta 31n, 18:00etatik 20:00etara eta bigarrena apirilaren 9, 16 eta 23an (zapatuak), 18:00etatik 20:00etara. Kasu bietan tailerrak Juan San Martin liburutegiko haurren atalean burutuko dira.