Biharko entrenamendua ateak zabalik izango da zaleentzat
2024/01/03
10:10
eta kitto!
Eta, ondoren, lehen taldeetako jokalariekin sinaduren saio bat egingo da Orsaixanen. Eibarko zaleek gizonezkoen lehen taldearen entrenamendua ikusi ahal izango dute eguenean, hilaren 4an, Ipuruan. Entrenamenduaren ondoren, Mario Soriano, Ager Aketxe, Ane Campos eta Esperanza Pizarro lehen taldeetako jokalariek sinadura saio batean parte hartuko dute Orsaixanen.
Biharko entrenamenduan ikusi nahi dutenek Ipuruako 4. atetik sartu beharko dute harmailetara. Ate hori 10:30etik aurrera egongo da zabalik. Entrenamendua 11:00etan hasiko da. Autografoak sinatzeko saioa 12:30ean hasiko da, gutxi gorabehera. Dendaren ordutegia eta harpidedunentzako arreta goizez 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 15:30etik 19:00etara izango da.