Biharko hitzaldiarekin ekingo zaie Klub Deportiboak antolatutako XIX. Jardunaldi Mikologikoei
2017/10/04
14:06
eta kitto!
Eibarko Klub Deportiboak urtero antolatzen dituen Jardunaldi Mikologikoak hurrengo zapatu eta domekan izango dira (urriak 7-8). Hala ere, lehenengo ekitaldia bihar (egunena) izango da Deporren bertan. 19:30ean Aranzadi Zientzia Elkarteko Jose Antonio Bereziartuak "Lista roja de hongos amenazados" izenburupean gazteleraz eskainiko duen hitzaldiarekin.
Astebururako ekitaldi hauek antolatu dituzte:
Zapatua (urriak 7): Perretxikoen bilketa eta sailkapena
• Haur eta gurasoen mendi irteera (Lizarrustira) perretxikoak biltzera
8:15.- Autobusak Ego-Gainetik.
• 16:00etatik aurrera egunean zehar jasotako espezieen aukeraketa eta sailkapena egingo da Klub Deportiboan.
Domeka (urriak 8): Perretxikoen erakusketa, dastaketa eta salmenta
• 10:30etatik aurrera Txosna (bildutako dirua Garagune elkarteari emango zaio) eta produktu mikologikoen salmenta (Mikel Lasa). Toribio Etxebarria kalean.
Antolatzailea: Eibarko Klub Deportiboa – Mendi taldea
Laguntzailea: Aranzadi Zientzia Elkartearen