Bilduk osoko zuzenketa eta 29 emendakin partzial aurkeztu dizkio sozialisten aurrekontu proiektuari
2017/02/14
17:30
eta kitto!
Gaur goizean eman duten prentsaurrekoan, Eibarko EH Bilduko ordezkariek PSE-Eek aurkeztutako udal aurrekontuaren proiektuari osoko zuzenketa eta 29 emendakin partzial aurkeztu dizkiotela eman dute ezagutzera. Euren berbetan, “aurrekontu zirriborroaren balorazioa egin genuenean azpimarratutakoa berresten dugu, aurrekontuaren zirriborroa ez da bat ere ausarta eta azken urteotan aurkeztu dutenaren kopia bat da ia. Badirudi PSE gainontzeko alderdion proposamenen zain dagoela aurrekontua aberasteko. Zirriborroak badu osagai sozialen bat, baina hori azken urteotan EH Bilduk egindako eta herritarren artean oso harrera ona duten proposamenei esker da”.
Osoko zuzenketa aurkezteko arrazoia, “zirriboroak konpondu beharreko akats handiak dituela” uste dutela azaldu dute. Euren berbetan, “2017ko aurrekontuaren zirriborroa eta 2016ko aurrekontuaren likidazioa ondo aztertu eta gero, gastu partida askotan berrikuste sakonik egiten ez dela esan dezakegu. Partida askotan 2016an gastatutakoa islatu ordez, 2016ko aurrekontuan aurreikusitakoa proposatu dute berriro. Adibidez, erregaiarentzako partidetako gastuak eta kaleko argindarraren kostua aipatu ditzakegu. Kasu bietan urtea amaitzean bata zein bestea gastatu barik zeuden. Horrez gain, dieta, zinegotzi eta alderdietarako partidak murriztea ere proposatu dugu, gehiegizkoak baitira. Adibidez, dietak 313 eurotik 60 eurora murriztuko balira, 130.000 euro aurreztuko lirateke. Beste instituzioetan liberatuta dauden zinegotziek beraien udaleko dietei uko egitea eskatzen dugu, herritarrenganako keinu etiko modura. Liberazio bat kentzea ere proposatzen dugu, baita alderdioi hilero ematen zaigun dirulaguntza murriztea ere. Beraz, guztira, dieta, soldata eta asignazioak 290.000 eurotan murriztea proposatu dugu. Gogoratu beharra dago, 855.000 euro aurreikusten direla aurrekontuan 21 pertsonentzako eta, alderatzearren, 400 familia baino gehiagoren beharretarako 366.137 euro aurreikusi dituztela Gizarte Larrialdietarako Laguntzetarako. Gure osoko zuzenketa arrazoitzen duen beste alderdi garrantzitsu bat, Plan Estrategikoaren ondorioz, Hirigintza Plan Orokor berri bat lantzeko inongo partidarik ez egotea da. EH Bildurentzat, Plan Estrategikoak dakarren ondorio garrantzitsuenetariko bat hori baita. Diru sarrerei dagokienez, aurten nahiko ondo islatu dira aurrekontuaren zirriborroan. Gainera, Udalaren zorpetze maila oso ona denez eta prestamo bezela eskatzen ditugunak, gero erremanente aurrezki bidez ordaindu ahal izango direnez, Udalak 1.120.000 euro gehiago inbertitzea planteatzen dugu”.
Horrekin batera 2.383.000 euroko kostua duten 29 emendakin partzial proposatu dituzte: “Horietatik, 1.120.000 euro inbertsio berriak dira. Bestalde, emendakin batzuk inbertsio handikoak ez diren arren, EH Bilduren filosofia ezkertiarra txertatzen laguntzen dutela uste dugu”.
Emendakin partzialak bost bloketan sailkatu dituzte, ohiko ereduari jarraituta:
“Hiri eredu berria” blokean 7 emendakin proposatu dituzte eta inbertsioa guztira 1.230.000 eurokoa da:
- Eibarko Irisgarritasun Plana eta egutegia.
- Ekocenterra Eibarren martxan jartzea.
- Urkiko eskolan biomasazko galdara jartzea.
- Arrateko Plan Berezia: Lurrak erostea Arrate-ballaran Udalak lur publikoa izan dezan
- Eibarko Energia Plana.
- Hilerriaren hausnarketa eta birdimentsionatzea, berdegune bat sortzera bidean.
- Herriaren antolamendurako Plan Nagusia berritzea.
Azaldutakoaren arabera, “Ekocenterra martxan jartzeko konpromisoa hartu zuen PSEk 2016ko aurrekontuan, gure emendakin baten ondorioz, eta ikerketa bat egin ostean, badakigu zeintzuk diren inbertsio eta kokapen zehatzak: Matsaria 6an dagoen tailerrean eraikitzea proposatzen dugu. Bestalde, alor honetako beste proposamen garrantzitsu bat, hiriko Plan Nagusia berritzea izango litzateke, EH Bilduren ustez, Plan Estrategikoaren ondorioen premia handienetarikoa da eta”.
“Ezkerretik eraikia” blokerako 3 emendakin planteatzen dituzte, 44.000 euroko inbertsioarekin:
- Autokonpostagailuak jartzea eskola eta egoitzetan.
- Ekolapiko proiektua martxan jartzea Debemenekin elkarlanean.
- PYME eta autonomoentzako alokairurako dirulaguntza ildoa.
Honi buruz esan dutenez, “Ekolapiko bertako edo ahalik eta gertuko baserrietan ekoiztutako elikagaiekin, elikadura ekologikoa eta osasuntsua eskoletako jangeletan txertatzeko proiektua da. Haurren osasuna eta ohitura osasuntsuak bermatu nahi ditugu, jatorri ekologikodun elikagaien bitartez. Era berean, bertako nekazaritza ekologikoaren garrantzia azpimarratu nahi dugu, gure baserrien etorkizuna bermatuz”.
“Euskalduna eta kultur anitza” blokerako 5 emendakin planteatu dituzte, 98.000 euroko inbertsioarekin:
- Kultur sorkuntzarako beka ildoa.
- Herriko eragile eta elkarteen batzartokietarako bideragarritasun plana.
- Arrateko Jaietara autobus zerbitzua doan jartzea.
- Esperientzia Eskola – Ikasten-eri dirulaguntza handitzea.
- Udalak karpak erostea.
Esandakoaren arabera, “urteak daramatzagu elkarteek biltzeko eta lokalak izateko dituzten zailtasunetaz hitz egiten PSE-rekin, baina ez du inongo aurrerapausorik ematen ildo honetan. Ekocenterrarekin egin dugunaren harira, hiriko eraikinen batean elkarteentzat bilera lokalak eraikitzeko bideragarritasun plana egitea premiazkoa da, 2018an martxan jartzera bidean”.
“Parte hartzailea” blokerako 3 proiektu proposatu dituzte, 345.000 euroko inbertsioarekin:
- Auzoetako aurrekontu parte-hartzaileak.
- Portalea eraikinaren hausnarketa.
- Errebal hornitzeko parte-hartze prozesua.
Honi buruz eman dituzten azalpenen arabera, “obra txikiak aurreikusten dira Portaleko sailetan, baina EH Bilduren ustez, Portaleak hori baino hausnarketa sakonagoa behar du, 20 urtez martxan eta gero. Gizartekintza bertan egon behar al da? Eta Musika Eskola? Nahikoak al dira dauden batzartokiak? Eta egokia al da Museoa 5. pisuan egotea? Bestalde, eta horrela jaso genuen gure hauteskunde programan, beharrezkoa ikusten dugu lanketa parte-hartzaileak auzoetan finkatzea, auzoko bizilagunek urtero diru bat zertan gastatu dezaketen definitzeko. Hiria 8 auzotan banatzea proposatzen dugu eta bakoitzak 40.000 euro izatea auzoan inbertitzeko”.
“Kohesio Soziala” blokean 5 proiektu proposatu dituzte, 666.000 euroko inbertsioarekin:
- Jubilatu etxeean hausnarketa eta dinamizazioa.
- Eibarko etxe hutsen alokairu zerbitzuaren sorrera. Eibarko “Bizigune”.
- Etxe tutelatuen bideragarritasun plana.
- Gizarte Zerbitzuen komunikazio kanpaina.
- Eskola Tailerra martxan jartzea.
EH Bildurentzat proposamen hauek oso garrantzitsuak direla diote: “Jubilatu etxeek hausnarketa sakon baten beharrean daudela uste dugu eta, horretarako, dinamizatzaile bat kontratatzea proposatzen dugu. Jaurlaritzako Bizigune zerbitzua oso gaizki dabil. Eibarren 1.000 etxebizitza huts baino gehiago daude. Etxebizitza horien jabeekin lanketa bat egitea proposatzen dugu eta, bestalde, herrian dauden etxebizitza beharrak aztertzea nahi dugu ere, gero bi beharrak nola uztartu daitezkeen ikusteko. Eibarko Bizigune zerbitzua sortzea izan daiteke irtenbidea. Bestalde, Eskola Tailerra berriz martxan jartzea proposatzen dugu. EH Bilduren ustez, Eibarko langabetuen perfilaren zati handi batek ez duelako ez irtenbiderik ezta aukerarik ere jasotzen instituzioetatik. Eskola tailerra 25 ikasleentzat berriz martxan jartzea proposatzen dugu. Bi ikasketa mota egongo lirateke, bata zaintza zerbitzueri lotutakoa eta bestea, eraikuntzen errehabilitaziora lotutakoa”.
Amaitzeko, partidarik gabeko hainbat emendakin egin dituzte:
- Kulturaren Mahaia sortzea. Zailtasunak daude martxan jartzeko baina hiriarentzat oso beharrezkoa dela uste dugu eta guk horretan jarraituko dugu.
- Estaziño kaleko Ariel Etxearen lagapena lortzeko kudeaketa egitea.
- Mugikortasun Planeko neurriak martxan jartzea.
- Proiektuen garapenerako departamentuaren sorkuntzaren beharra aztertzea.
- Bittor Sarasketan, epaitegi zaharreko parte-hartze prozesuan ondorioztatutakoa martxan jartzea.
- Goiener-ekin lankidetza eta bazkidetza.