Birziklatu eta jolastu! goiburu hartuta eskulan bat egitea izango da aste honetako erronka

Birziklatu eta jolastu! goiburu hartuta eskulan bat egitea izango da aste honetako erronka
2020/05/14 09:01
eta kitto!
...eta kitto! Euskara Elkarteak astero dihardu erronka bat proposatzen konfinamendua arintze aldera, etxeko txikienena batez ere. Aste honetan eskulan bat egitea proposatzen dizue, "Birziklatu eta jolastu!" izeneko ekimenarekin. Itsulapiko bat da egin behar duzuena, hori bai, guk emandako materiala erabiliz: plastikozko botila (ura, freskagarria, xaboia...), "Goma Eva" edo kartulina edo oihal zatiak eta artaziak, kola eta margoak. Bideoz grabatu eta bidali elkartea@etakitto.eus helbidera. Lan guztiekin erakusketa birtual zoragarria egingo dugu!

Mplastikozko botilakM eskulanak