[Karikaturak] Bittor Sarasketa
2023/06/04
12:56
eta kitto!
Urkizu kaletik hasi eta Estaziño kalera doan bideak (lehen Grabadores kalea zena) Bittor Sarasketa industria gizon ospetsuaren izena darama, aspaldi hantxe baitzegoen bere tailerra. Bittor Sarasketa Eibarren jaio zen 1864. urtean, Azpiri izeneko baserrian. Gaztetan armagintza munduan hasi zen lanean, eta laster Eibarko armaginen artean onenetarikoa izatera heldu zen. Gauza berrien bila ibili zen beti. Perfekzioa zuen helburutzat eta honen adibidea da bere lantegian ipinitako probategi berezia. Bere tailerretik irtendako armek ospe handia zuten. Alfonso XIII Espainiako Erregeak Bittor Sarasketarekin harremanak izan zituen. Kirolari aparta zen eta ehiza eta plater tiraketa oso gustoko zituen. Kirol honetan, Estatuko onenetarikoa izan zen.
Karikaturaren egilea: Xabier Badiola (Eibarko Dibujo Eskola)
Karikaturaren egilea: Xabier Badiola (Eibarko Dibujo Eskola)