Bittor Sarasketa kalea trafikoarentzat itxi dute

Bittor Sarasketa kalea trafikoarentzat itxi dute
2012/05/24 00:00
eta kitto!

Gaur egun osoan eta bihar goizean ezin izango da Bittor Sarasketa kaletik Estaziño kalera automobilez sartu, kale bien arteko bidegurutzean beharrean dihardutelako. Kalea trafikoarentzat itxita dagoen arren, aparkalekura sartu eta irtetzeko erabili daiteke; hori bai, aparkalekua eta kalearen hasierako errepide tartean adi ibili beharko dute gidariek, norantza bikoitza dagoelako.


Aparkatzeko debekuak
Bihar goizeko lehenengo ordutik aurrera ezin izango da aparkatu ondorengo leku hauetan: Legarre Gain kaleko hainbat zatitan, eraikitzen diharduten etxebizitza berrietan hormigoitze lanak egin behar dituztelako eta kamioak pasatu ahal izateko; Asua Erreka kalean, pintatze-beharrak egiteko; Ipurua kiroldegian hainbat jarduera izango direla eta, bihar arratsaldeko lehen ordutik aurrera  eta astelehen goizera bitartean ez da aparkatzerik izango Santaiñes kaleko zati batean (kiroldegiaren parean).
Bestalde, Estaziño kalerako saihesbideren irteeratik Bittor Sarasketa kalearekin elkartzen den gunera bitarteko zatian urbanizazio beharrak egiten dihardute eta barianteko irteera bihar arratsalderako zabaltzea aurreikusita bazegoen ere, beharretan astebeteko atzerapenarekin dabiltza eta, beraz, oraindik ezin izango da zabaldu. Horren eraginez, zapatu arratsaldean eta domekan Mallabia-Ondarroa eta Ermua–Azpeitia ibilbideak egiten dituzten autobusak ez dira pasatuko Bidebarrieta eta Barrena kaleetatik (Donostiarako norantzan) eta, beraz, kale horietako geltokietan ere ez dira geldituko. Horren ordez Azitainen geratuko dira.