[BIZI DEBABARRENA] Domekan hasiko dira Santixauak Ermuan
2022/07/22
09:42
eta kitto!
Santixauek, ohikoa denez, 24an egingo dute eztanda, domekan, baina biharkoa egun berezia izango da Ermuan, 23:30ean La Oreja de Van Gogh taldeak kontzertua eskainiko duelako San Pelaio plazan.
24ari begira, 19:00etan jaurtiko da txupinazoa eta ohiko kalejira Irulitxa eta New Tocados musika bandek eta Brincadeira batukada taldeak alaituta. Gero, 22:00etatik 03:00etara, Stormseed, Balmog, Totengott eta Nakkiga taldeek rock jaialdia eskainiko dute Martxoaren 8a plazan. Bitartean, 11:00etatik 04:00etara, Vulkano Show orkestrak dantzaldia eskainiko du Orbe Kardinalaren plazan.
Astelehenean, 12:30ean, herri-kirolak egongo dira plazan eta bertan izango dira Ernesto eta Hodei Ezpeleta ‘Bihurri’ aita-semeak, besteak beste. 20:30ean euskararen aldeko topa-konpromisoa egingo da plazan, 20:00etan hasiko den Larrain dantzaren ondoren. 22:00etatik 03:00 rock jaialdia egingo da beste behin The Red Army, We Are Apes Hello, Hiru Galduak eta Yawners taldeen eskutik. Plazan, ostera, Maremagnum orkestrak dantzaldia eskainiko du 23:00etatik 04:00etara.
Martitzenean ere egun osoko egitaraua izango dute eta Pasarela orkestrak eskainiko du gaueko dantzaldia. Eguaztenean, azkenik, goizean paella lehiaketa egin eta egun osoko egitarauaz gozatu ondoren, 00:00etan suziriak botako dituzte eta Agur Jaunak abestuko dute plazan.