"Bizilagunak" bazkarian parte hartzeko aukera ezinhobea
2016/10/21
07:15
eta kitto!
Badira urte batzuk Mugak elkarteak eta Gipuzkoako Sos Arrazakeriak, Bizilagunak ekimena antolatzen duela azaroan, bazkari baten bueltan. Bazkari hauen helburua, egun herrian bizi garen jatorri desberdinetako lagunak elkartzea, elkarezagutzea eta elkarbizitza sustatzea da.
Aurten, Bizilagunak ekimena Udaleko Gizartekintza sailak eta …eta kitto! Euskara elkarteak sustatuko dute. Ekimenaren oinarria bazkaria izango da eta azaroaren 13an, igandea, burutuko da.
Aurtengo berezitasuna, kirola izango da. Ekimenean edozein herritarrek parte hartzeko aukera izango du, baina oraingoan ekimenaren gaia Kirola izango da. Horregatik Eibarko kirolariek ere, bertan parte hatzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu.
Izena ematea nahi izanez gero ongietorri@etakitto.eus helbidera idatzi edota 943.200918 telefonora deitu.