BNI Armagin enpresa-taldeak 5.000.000 euro fakturatu ditu 3 urtetan

BNI Armagin enpresa-taldeak 5.000.000 euro fakturatu ditu 3 urtetan
2019/07/24 10:35
eta kitto!
3 urte pasa dira Astelena frontoian lehendabiziz bildu zirenetik. 2016ko urrian 300 enpresen aurrean euren burua aurkeztu zuten BNI Armagineko enpresariek.

BNI Armagin enpresa-taldea Eibarko eta inguruetako enpresek osatzen dute eta sektore eta jarduera ezberdinetakoak dira. Denbora honetan zehar  lantalde hau osatzen duten kideek elkar ezagutzeko aukera izan dute eta baita elkarri laguntzeko ere,  "hasiera batean eurentzat bakarka lortu ezinezkoak ziren proiektuak eta lan-proposamenak lortu izan arte".

Ibilbide honetan zehar enpresari askok aukera izan dute lantaldea ezagutzeko eta guztiak bat datoz "bakotzairen eta taldearen helburuak lortzeko ekimen paregabea eta, beraz, tresna aproposa dela" esaterakoan. "Lantaldeak berritze ikutua dauka eta kalitatezko lana eta zerbitzua du helburu. Azken finean denon artean eskaintzen dugun indarra eta elkarlanak lagundu egiten digu eta horretarako bideratzen dugu elkarrekiko energia". Ekimen honekin, esaterako, bezero berriak lortu ditzakete:  bertakoak, ingurukoak edo baita atzerritarrak ere "zergatik ez, eta dena elkarlana eta kolaborazioari esker".

BNI Armagin-etik azaldu dutenez, "3 urte hauetan lortu ditugun etekinek egindako lanaren emaitza erakusten digute, 5.000.000 euroko fakturazioa, hain zuzen ere. Lantaldea oso harro dago lortu dituen emaitzekin eta aurrera jarraitzeko indarra eta ilusioa daukagu. Ziur gaude urte amaierarako emaitzek goruntz egingo dutela. Diru emaitzak alde batera utzita, esan beharra dago 1.800 baino lan bilera gehiago izan ditugula etorkizunean bezero bilakatu daitezkeen enpresa eta pertsonekin, eta hor dago lana egiteko modu horren onuretako bat, bezero berrietara iristeko ahalmena eta, azkenean, lana lortu, zerbitzua eman eta enpresaren fakturazioa handitu".

BNI Armagin-ekin harremanetan jarri nahi izanez gero:  armaginbni@gmail.com