Bonu-txartelen kanpaina abian, %20ko deskontuekin
Eibarko Udalak aurten ere merkataritzako eta zerbitzuetarako bonu-txartelen kanpaina jarriko du martxan, tokiko saltokiak eta herritarren kontsumoa sustatzeko asmoz. Guztira, 1.450 bonu izango dira eskuragarri, eta %20ko deskontua eskainiko dute kanpainari atxikitako ostalaritza eta elikadura arloko establezimenduetan.
Bonu-txartelak azaroaren 11n, martitzenean, jarriko dira salgai, 09:00etatik aurrera, www.erosieibarren.eus webgunean. Kanpaina azaroaren 28an amaituko da, edo bonuak agortu arte. Ekimenak 15.000 euroko dirulaguntza jasotzen du Udalaren eskutik.
Bonuen ezaugarriak:
-
Gehienez bi bonu eskuratu ahalko dira NAN/AIZ bakoitzeko.
-
Bi formatutan egongo dira: 50 euroko bonua edo 100 euroko bonua.
-
Bonuak azaroaren 28ra arte erabili ahal izango dira atxikitako establezimenduetan.
Bonuak jasotzea:
Bonu-txartelak erosketa egin ostean bi egun balioduneko epean jaso beharko dira, dagokion establezimenduan erosketa-ziurtagiria aurkeztuta:
-
Burbujas y más (Estaziño kalea)
-
Lakuesta Óptica (Fermín Calbetón kalea)
Kanpaina amaitzean, bonu-txartelak erabili diren azken establezimenduan utzi beharko dira, hurrengo ekimenetan berrerabili ahal izateko.