Borja Escribanoren 'Violetas' izan da Asier Errasti Film Laburren Jaialdiko lehen sariduna

Banatu dituzte Asier Errasti Eibarko XXVI. Film Laburren Jaialdiko sariak
Borja Escribanoren 'Violetas' izan da Asier Errasti Film Laburren Jaialdiko lehen sariduna
2025/11/10 11:06
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Asier Errasti XXVI. Film Laburren Lehiaketako irabazleak ezagutzera eman dituzte. Aurtengo edizioan, lan askoren artean ondorengoak izan dira sarituak:

  • Lehen Saria: 'Violetas' (Borja Escribano).
  • Bigarren Saria: 'La Mort' (Jesús Martínez).
  • Euskara Saria: 'Dinosaurioak' (Koldo Almandoz).
  • Animazio Saria: 'Pietra' (Cynthia Levitan).

Bestalde, Eibarko Saria hutsik geratu da aurten, epaimahaiak hala erabakita.

Halaber, EITB Sari Berezia Ed Antoja zuzendariak jaso du, 'Donde se quejan los pinos' lanagatik.

Antolatzaileek nabarmendu dute aurten ere aurkeztutako lanen kalitatea nabarmena izan dela, eta eskerrak eman dizkiete herritarrei lehiaketaren inguruan sortutako interesa eta harreragatik.