Brasilgo bilakaera politikoa, banderen bidez
2014/02/07
00:00
eta kitto!
Gaur (barixakua, hilak 7) arratsaldeko 19.00etan Karlos Martinez B durangarraren Ordem e progresso proiektuaren inguruko erakusketa zabalduko dute Portalean, erakusketa aretoan. Martxoaren 2ra arte ikusgai egongo den erakusketa martitzenetik domekara bitartean bisitatu daiteke, 18.30etatik 20.30etara. Artista bizkaitarrak erakutsiko duen proiektuan, Brasilgo eraldaketa politikoaren prozesuaren analisia egin du, horretarako herrialdearen banderak erabilita. Izan ere, historian 22 bandera ezberdin izan ditu Brasilek eta, horiek aitzakiatzat hartuta, artistak herrialdearen bilakaera politikoaren inguruko bere irakurketa aurkeztuko die erakusketa ikustera doazenei.