Brasilgo hondartzen xarma ez zen nahikoa Leorentzat
2018/03/23
15:48
eta kitto!
Hondar zuria, palmerak eta urdin turkesa koloreko urak bustitako hondartzak maite dituztenentzat paradisua izan daiteke Aracaju. Brasilgo ipar-ekialdean dago, Salvador da Bahiatik hurbil, hau da, Zorionaren hiriburutik gertu. Baina Leo Ferreirak zerbait ezberdina nahi zuen, bere jaioterriak eskaintzen ez zion beste esperientzia bat bizi nahi zuen. Horrela iritsi zen Eibarrera eta inoiz egin duen gauzarik onena dela esan digu.
Eskala kontua
500.000 biztanle inguru bizi dira Aracajun. “Hiria txikia da”, Leoren berbetan. “Brasilgo beste hiriak kontuan hartuta behintzat”. Salvador da Bahia “hurbil” daukate. 300 kilometrotara! “Brasilen azalera kontuan hartzen badugu, distantzia txikia da”. Herrialdean zehar mugitzeko distantzia handiak egitera ohituta daude brasildarrak. “Batzuetan hainbat eguneko autobus bidaiak egin behar dira toki batetik bestera joateko”. ‘Hurbil eta urrun’ eta ‘txiki eta handi’ kontzeptuek beste adiera bat daukate Brasilen.
Turismo gunea
Aracajuko argazkiak ikusiz gero ulergarria da hango ekonomia turismoan oinarritzea. “Ez daukagu Euskal Herriko moduko industriarik, turismoa eta merkataritza dira nagusi”. 17 kilometroko hondartzak dituzte Leoren jaioterrian, “eta klima zoragarria urte guztian”. Gainera, lasaia da. “Jende askok Brasilen inguruan pentsa dezakenaren kontra, Aracajun ez dago biolentzia arazorik, ez behintzat Euskal Herrian izan dezakeguna baino gehiago”. Estereotipoak apurtu egin behar dira. “Ah, eta Brasilen ez gaude beti festan eta dantzan, jendeak bere ardurak ditu eta lan asko egin behar du”.
Sanba gutxiago eta lan gehiago
Aracaju utzi aurretik lan bi zituen Leok. Goizean monitore ibiltzen zen eta arratsaldean ospitale bateko administrazio laguntzaile. Gainera, gauean karrerarako ikasten zuen. Hezkuntza Fisikoan lizentziatu honek ez zeukan atsedenerako astirik. “Beti egin izan dut gauza bat baino gehiago aldi berean”. Zergatik? Amaren aholkuengatik. “Beti gustatu izan zait kalera irtetea, erropa erostea eta abar. Beraz, gauza horiek ordaintzeko lan egin behar izan dut”.
Amaren negarra
Leo “aspertuta” sentitzen zen Aracajun, beste herrialde batzuk ezagutu nahi zituen eta handik irtengo zela bazekien. 2014an Europara etortzeko aukera irten zitzaion eta ez zuen birritan pentsatu. “Lana neukan, bideratutako bizitza bat, baina dena utzi nuen”. Hala ere, ez zen erraza izan. “Gurasoei ez nien ezer esan, prozesu guzti hori zailduko zelako”. Ezkutuan ibili zen Europara etortzeko dokumentuak eta beharrezko gauzak biltzen, eta dena prest zuenean egin zuen berba gurasoekin. “Ama negarrez hasi zen, ezin zuen sinetsi”. Aitak, ordea, lasai hartu zuen Leoren erabakia eta berehala eman zion babesa. Leorentzat ere ez zen erraza izan etxea uztea. “Baina zerbait hobea aurkituko nuela nekien”.
Saudade gabe
Brasilgo eta Euskal Herriko kulturen arteko ezberdintasunak igarri zituen Leok hona etorri zenean. “Brasilen jendea irekiagoa da eta zaila egin zitzaidan hemengo jendearen jarrera ulertzea”. Baina denborak dena konpondu zuen. “Ni nintzen hemengo kulturara egokitu behar nintzena eta horrela egin nuen”. Saudadea duen galdetuta, Brasilera bisitan bakarrik bueltatuko dela erantzun digu. “Eibarren egin ditudan hiru urte hauek zoragarriak izan dira, pertsona moduan asko aldatu eta hazi naizelako”. Gurasoen babesetik urrun asko ikasi du Leok eta gehiago hazi nahi du Eibarren.