Burgosko Prozesuko bizipenak gogoratu zituzten abokatu eta auzipetuek, epaiketa hasi zela 50 urte betetzen ziren egunean

Burgosko Prozesuko bizipenak gogoratu zituzten abokatu eta auzipetuek, epaiketa hasi zela 50 urte betetzen ziren egunean
2020/12/04 15:56
eta kitto!
Atzo bete ziren 50 urte Burgosko Prozesua izenarekin ezagutzen den epaiketa hasi zenetik eta, hori gogoan, “El Proceso de BURGOSko Epaiketa. Un ayer de hoy – Gaurko iragana” ekitaldia hartu zuen Coliseo antzokiak. Goldatu, Francoren Diktadura garaiko Euskal Preso eta Errepresaliatuen Elkarteak antolatutako ekitaldiaren lehen zatian Roberto Perez Jauregi, gure herrian Burgosko Prozesuaren kontra egindako manifestazio batean poliziak tiroz hil zuen eibartar gaztea gogoratu eta omendu zuten.

https://youtu.be/blz6eJxT1Dw




Bigarren atalean, berriz, mahai-ingurua egin zuten Pedro Ibarra abokatuarekin eta Arantxa Arruti, Antton Karrera, Itziar Aizpurua, Enrike Gesalaga eta Jon Etxabe auzipetuekin, Elixabete Garmendia kazetariak eta Josu Chueca historialariak gidatuta. Denen artean gogora ekarri zuten “frankismoaren epaiketa” bezala bizi izan zuten hura, bakoitzak bere bizipen eta oroitzapenak azalduta.