“Carol” filmari buruzko zine forum saioa egingo da hilaren 21ean

“Carol” filmari buruzko zine forum saioa egingo da hilaren 21ean
2023/04/18 09:38
eta kitto!
Pagatxa Emakumeen elkarteak, Eibarko Berdintasun zerbitzuarekin elkarlanean antolatutako zine forum saioa egingo da barixakuan (apirilak 21), 18:30ean, Portaleko areto nagusian. Oraingoan “Carol” Todd Haynesek zuzendutako filma emango dute eta, ondoren, solasaldia hasiko da. Sarrera librea da.

Sinopsia: 50eko hamarkadako New Yorken, Therese Belivetek denda batean lan egiten du eta bizitza hobea du amets. Egun batean Carol ezagutuko du, bere bizitza baino hobea duen emakume limurtzailea. Hala ere, emakumea zoriontsu egiten ez duen ezkontza batean harrapatuta dago. Bi emakumeak berehala erakartzen dira eta harreman grinatsua hasten dute, ondorio latzak izan ditzakeena, bereziki Carolentzat.