CD Urki ondo hasi da denboraldi berrian
Euskal Ligako jubenilek berdindu egin zuten eta Ohorezko Erregional Mailakoek irabazi
2025/09/15
12:45
eta kitto!
Asteburu honetan hasi dute denboraldia CD Urki-ren jubeniletako Euskal Ligan eta Ohorezko Erregional Mailan ari diren taldeek. Maila ona erakutsi zuten talde biek, emaitza positiboak eskuratuz, denboraldi aurrean egindako lana ona izan dela berretsita.
Euskal Ligako jubeniletako Urkik Antiguoko hartu zuen etxean eta golik gabeko partiduan puntu bat eskuratu zuen. Ez da emaitza txarra, arerioaren maila zein den jakinda.
Ohorezko Erregional Mailako taldeak, bestalde, Tolosa jaso zuen zapatuan, Unben, eta 2-0 gailendu zitzaion Salah eta Aberren golei esker.
Lagunartekoak
CD Urki-ren beste taldeek orain ez dute denboraldia hasi eta lagunartekoak jokatu dituzte asteburuan, emaitza hauek lortuta:
- Erregionala: Elorrio 3 - 1 Urki JMR (Jon)
- Kadete B: Ikasberri 2 - 2 Urki Boj (Rincon 2)
- Jubenil preferentea: Ikasberri 1 - 2 Urki ABC (Ros 2 eta Julen)
- Infantila: Urki Beltran 7 - 0 Zumaiako (Ekhi 3, Mikel 2, eta Noudine eta Pello 1)
- Alebinen torneoa: Eibar 6 - 0 Urki, Eibartarrak 3 - 1 Urki (Jon)
- Kadete preferentea: Elorrio 3 - 2 Urki Hapick