Ciriaco Agirre, medikua: “Medikuntzan gauza zehazgaitzen aurka ari gara borrokan denbora guztian”
2022/12/23
09:57
eta kitto!
Zapatuan ‘Viteritarrak. Hiru belaunaldi medikuntzan’ liburua aurkeztu zuten, Antxon Narbaizak Saenz de Viteri mediku-familiaren inguruan idatzitako lana. Bertan Javierren, Isaac semearen eta Albertoren ibilbidea kontatzen du Narbaizak eta herriari egin dioten ekarpena nabarmentzen da. Aurkezpen ekitaldian Alberto Saenz de Viteri bera egon zen eta, ekimena aprobetxatuz, Udalak beste mediku eibartar bat omendu zuen Txopitea eta Pakea sariarekin: Ciriaco Agirre Errasti.
Agirre Errasti barne-medikuntzaren arloan ospe handienetako sendagileetako bat da, EHUko Medikuntza Fakultateko Patologia eta Klinika Medikoetako katedraduna eta Bilboko Gurutzetako Ospitaleko Barne Medikuntzako Zerbitzuburua 1972tik hona. Gainera, Espainiako Barne Medikuntzako Elkartearen ohorezko lehendakaria da (1998az geroztik), International Society of Internal Medicine-ko kide, eta Barne Medikuntzako Batzorde Nazionaleko partaide. Ego Ibarrak dioenez, “mundu osoan ezagunak diren hainbat zientzia-argitalpen idatzi ditu, ikastaroak, mintegiak eta udako ikastaroak zuzendu eta eman ditu estatuko zein nazioarteko unibertsitate askotan, eta 20 doktore-tesi baino gehiago gidatu ditu”.
Eibartar batentzat zer da Txopitea eta Pakea garaikurra jasotzea?
Demaseko ilusioa eta poztasun sakona, nik behintzat hori sentitu nuen saria jaso nuenean.
Nolako ekitaldia izan zen zapatukoa?
Ekitaldi hunkigarria izan zen. Nire omenaldiaz gain, Viteritarrak omendu zituzten euren inguruko liburuaren aurkezpenarekin, eta jende asko bildu zen bertan. Oso ekintza atsegina izan zen eta ni behintzat oso lasai sentitu nintzen. Alkateak publiko aurrean aurkeztu gintuen lehenik eta, gero, zenbait hizlarik hartu zuten parte, tartean Antxon Narbaiza ‘Viteritarrak’ liburuaren egileak eta Alberto Saenz de Viterik, oso gizon atsegina denak.
Harremana izan duzu Viteritarrekin?
Oso gutxi, ikasketak kanpoan egin nituelako. Isaac jauna ezagutu nuen eta Javierrekin tratu gehiago eduki nuen, baina ez nuke esango harreman pertsonal handiegia izan nuenik. Izan ere, Bilbora etorri nintzenean bera gaixotu egin zen eta ez nuen aukera handirik izan hobeto ezagutzeko. Oso pertsona ona zen.
Viteritarren familia medikuntzari lotuta egon da. Zure familiaren kasuan ere horrela izan da?
Pentsa, nire alaba familiako bosgarren medikua da. Familiako lehenengo medikua nire birraitona izan zen, Vicente Agirre jauna, Eibarko mediku titularra izan zena. Hurrengo medikua aitxitxa izan zen, Ciriaco Agirre jauna, Eibarren bustoa eta bere izenean kalea duena. Bere anai bat ere medikua izan zen, osaba Perico, oftalmologoa. Gero ni hasi nintzen medikuntzan eta, azkenik, alaba. Erradiologoa da Galdakaoko ospitalean.
Odolean daramazue medikuntza! Familian ohiko kontua izanik, presioa sentitu zenuen medikuntza ikasteko orduan?
Ezta gutxiago ere, ez nuen batere presiorik sentitu. Aita bide-ingeniaria zen, pentsa sasoi hartan hori izatea zer zen, eta familian bera izan zen medikua izan ez zen bakarrenetakoa. Medikuntza eta biologia gustatzen zitzaizkidan eta bide hori hartzea erabaki nuen, beste barik.
Nolako bidea izan da?
Karrera amaitu nuen eta erresidentzia Madrilgo Puerta del Hierro klinikan egiteko zortea izan nuen, sasoi horretan Espainian zegoen klinikarik garrantzitsuenean. Sei lagun bakarrik sartu ahal ziren erresidentzia egitera eta zerrendako lehen postuan nengoenez, ez nuen arazo handirik izan bertan sartzeko.
Lehenengo postuan! Ez da gutxi...
Beno, egia esan curriculum indartsua eduki dut.
Medikuntzak ikasketa eta dedikazio handia eskatzen du. Gogorra izan da? Atseginez egin duzu?
Medikuntza atsegin handiz ikasi dut, baina oso gogorra izan da. Medikuntza oso karrera latza da. Kontuan izan denbora guztian gauza zehazgaitzen aurka ari garela borrokan. Ez da beti erraza izaten ondorioak ateratzea eta jendeari laguntzea.
Zergatik joan zinen barne-medikuntzaren bidetik?
Beti gustatu izan zaidalako. Gaixoa modu integralean ikusteko aukera ematen du barne-medikuntzak. Hori bai, etengabeko ikaskuntza eskatzen du.
Urteak pasa dira medikuntzan hasi zinenetik eta harrezkero hainbat gauza aldatu egin dira, aurrerakuntzak egon dira, teknologia berriak... Nola egokitu zara sasoian sasoikora?
Ikasten, ez dago beste modurik. Ikasten eta gaixoak ikusten.
Zure ikerketek eta idatziek mundu mailan izan dute oihartzuna...
Bai. Gauza ezberdinak egiten saiatu naiz, batzuk positiboagoak eta beste batzuk ez hainbeste, baina horrek eguneratuta egoten laguntzen zidan.
Zein esango zenuke izan dela medikuntzari egin diozun ekarpenik handiena?
Ez dakit, zaila da esaten. Nire iritziz mediku batek egiten duen ekarpenik handiena gaixoa diagnostikatzen eta sendatzen saiatzea da. Dena dela, ez da beti erraza izaten gauzak ondo egitea. Medikuntza etengabeko ziurgabetasuna da. Denbora guztian eremu irristakor batean mugitzen zara eta denbora ere aurka duzu. Zalantza asko sortzen zaizkizu eta batzuetan oso zaila izaten da erabakiak hartzea. Tamalez, gaixoak hori ulertu behar du.
Orain erretiratuta zaudela, nola baloratuko zenuke medikuntzan izan duzun ibilbidea?
Egin ditudan gauzetan eta hori aurrera ateratzeko egindako ahaleginean pentsatzen badut, asko kostatu zaidan zerbait izan dela esango nuke, zalantzarik gabe. Gauza guztietan bezala, alde onak eta txarrak egon dira. Karrera handia da, baina oso zaila.
Bilbon bizi zara, baina nolako harremana duzu Eibarrekin?
Ni, berez, Bilbon jaio nintzen, baina gerra sasoian jaio nintzelako eta bertan jaiotzea tokatu zitzaidalako, Cuencan jaio ahal nintzatekeen bezala. Eibar oso berezia da niretzat. Familia guztia Eibarkoa da eta, gainera, oso lotura estua izan dute Eibarrekin. Asko maite dut Eibar. Eibarko jendea, herriak dituen berezitasunak, bertako herritar langileak, ekintzaileak... Sasoi onak eta txarrak bizi izan dituen herria izan da, baina beti egin izan du aurrera.