Clown lana izango da ikusgai Unibertsitatean domekan, Antzerki Jardunaldien barruan

Antzezlana 19:00etan hasiko da
Clown lana izango da ikusgai Unibertsitatean domekan, Antzerki Jardunaldien barruan
2024/03/08 14:30
eta kitto!

Bartzelonako Leandre Clown taldeak “N’importe quoi” lana interpretatuko du domekan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Uni-Eibar Hezkuntza Esparruan. Hitzik ez. Mugarik gabe. Zentzurik gabeko intimitatea, zoramena eta barre-algarak nonahi. Sentsazio guzti horiek eskainiko dizkigu Kataluniako clownik sarituenetakoak eta nazioartean ezagunenetakoak bere ikuskizun berrian.

Bost pailazo lagunek eta ate batek lagunduta, ikuskizuneko troupea osatuko du; horrekin nahikoa du, ez du besterik behar mundua buruz behera jartzeko.