Cobra, Kaotiko eta Anai Arrebak taldeen kontzertua Arrate egunaren bezperan
Aste honetan bertan zehaztu dituzte dute Arrateko jaietarako antolatutako ekimenak Jaixak Herrixak Herrixandako elkartekoek. Ernai, Urbat, Sortu, Herrira, Eibar Rugbi Taldea, Atakapa eta Bizimina elkarteen laguntzarekin osatutako egitarauari irailaren 7an, Arrate egunaren bezperan ekingo diote: 11.00etan Arratera igotzeko hitzordua ipini dute (Eibarko Bizikleta Plazatik, "Galerosetik" abiatuko dira); 13.00etan trikipoteoa hasiko da eta, ondoren, 15.00etarako herri bazkaria antolatu dute (txartelak Depor, Buenos Aires eta Karrika tabernetan ipini dituzte salgai); 23.00etan, urteroko moduan, bezperako gaua girotzeko kontzertuak hasiko dira. Aurtengo kartelak Cobra, Kaotiko eta Anai Arrebak taldeak, hirurak elkarrekin batuko ditu Arrateko zelaian. Goizaldeko 04.00etan parte hartzera animatzen direnentzat hainbat jolas prestatu dituzte Eta Arrate egunerako (irailak 8rako) presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea deitu dute (12.00etan zelaian).