Cobra musika taldeak disko berria kaleratu du: Henko
Azaroaren 15ean hasi zuten diskoa aurkezteko bira
2025/11/19
11:35
Ekhi Belar
Hainbat urtetako geldialdiaren ondoren, Cobra rock/metal taldeak disko berria argitaratu du: Henko. Lanak sei abesti ditu eta plataforma digitaletan entzun daiteke dagoeneko. Gainera, biniloa eta CD-a erosteko aukera ere ematen dute.
Kokein taldean bateria-jole den Haritz Lete eibartarrak jarraitzen du abeslari moduan eta disko honetarako lagun batek kolaborazioa jaso dute. Izan ere, Zaloa Urainek (Kokein) koroak jarri dizkio ‘Drawn to the Flame’ abestiari.
Diskoa aurkezteko bira prestatu du Cobrak eta joan den zapatuan eskaini zuen lehen kontzertua, Lizarran. Hauek dira konfirmatu dituzten beste kontzertuak:
- Azaroak 29: Mungirock (Mungia)
- Abenduak 12: Jimmy Jazz (Gasteiz)
- Abenduak 13: Dabadaba (Donostia)
- Abenduak 20: Amarauna Arte Fabrika (Abadiño)
- Urtarrilak 22: Koolturekin (Arrasate)
- Urtarrilak 30: Indara Club (Iruñea)