Coliseoko denboraldiko azken kontzertua eskainiko du Eibarko Musika Bandak
Hurrengo saioa, maiatzaren 12an, kalean izango da eguraldiak laguntzen badu
2024/04/15
17:56
eta kitto!
Eguraldi onarekin, Eibarko Musika Banda kalera irteten da eta heltzear da urteko sasoi hori. Horrela, domeka honetan Coliseoko denboraldiko azken kontzertua eskainiko du eta hurrengoa, maiatzaren 12koa, Toribio Etxebarria kalean emango dute, eguraldia lagun bada, noski (bestela, udaletxeko arkupeetan izango da).
Domeka honetan Coliseo antzokian eskainiko duten kontzertua 12:30ean hasiko da eta honakoa izango da errepertorioa:
1. Florentiner march
2. Memorias de africa
3. Budapest impresions
4. Sinatra in concert
5. Cugat's cocktail
Sarrera doakoa izango da eta Coliseoan bertan edo Kutxabank bitartez erosi ahal izango dira.