'COVID19 Talka Plana' abiatu dute Udalak eta Merkataritza Federazioak, Eibarko denda txikien formakuntzarako

'COVID19 Talka Plana' abiatu dute Udalak eta Merkataritza Federazioak, Eibarko denda txikien formakuntzarako
2021/04/12 09:25
eta kitto!


Eibarko Udalak, Ekonomia Garapen, Enplegu eta Berrikuntza Sailaren bidez, Eibarko denda txikien formakuntzarako ‘COVID19 Talka Plana’ jarri du abian, Gipuzkoako Merkataritza Federazioarekin batera. Planaren helburua da dendarien gaitasuna hobetzea arlo digitalean. Ikastaroak presentzialak eta online izango dira, eta apirilaren 15etik ekainaren 30era bitartean emango dira, ordutegi malguan.





Plan honekin, formakuntzaren alde egin nahi dute Udalak eta Merkataritza Federazioak; izan ere, Ana Telleria Ekonomia Garapen, Enplegu eta Berrikuntza Sailaren  arabera “funtsezko zutabeetako bat da komertzio txikiaren lehiakortasunaren eta eraginkortasunaren hobekuntzan. Enplegu kalitatezkoa, profesionala eta lehiakorra sortu daiteke, baldin eta komertzioaren enpresariari ematen bazaizkio negoziorako beharrezkoak diren ezagutzak eta tresnak”.

Plan horren bitartez merkataritza arloko enpresa txiki eta ertainak —bereziki txikienak— berrikuntzarako sentsibilizatu nahi dituzte, "sektorean aplika daitezkeen metodologia eta tresnen berri emanez, eta jardunbide egokien zabalkundea eginez", azaldu dute.

Iñaki Etxaniz Merkataritza Federazioaren Formakuntza eta Enplegu Sailaren arduradunak "dendariak gonbidatzen ditu formakuntza-jardueretan parte hartzera, edozein dela ere haien ezagutza maila, euren neurrira egindako ikastaroak izango baitira, arlo horretan denda bakoitzak dituen ezagutzen arabera eginak".

Ikastaroak bai aurrez aurrekoak bai online erakoak izango dira, eta denek izango dute honako egitura: emango diren edukietan hasierako formakuntza; eta kurtsoa amaitzean, banakako tutoretzako hiru ordu.

Edukiak hauexek izango dira:

- Tailer praktikoa: egin itzazu argazki eta bideo profesionalak zure negozioaren irudia hobetzeko (12 ordu) -presentziala-.
- WhatsApp Business, promoziorako metodo gisa, eta bezeroak fidelizatzeko eta artatzeko tresna bezala (4 ordu) -online-.
Komertzioaren digitalizazioaren garrantzia: Nola garatu zure marketing-plana? (8 ordu) –presentziala-.
Kokatu zure negozioa Interneten eta lortu aurki zaitzaten (4 ordu) –online-.
Facebooken eta Instagramen iragarkiak jartzeko tailer praktikoa (4 ordu) –online-.

Ikastaroak —apirilaren 15etik ekainaren 30era bitartean emango dira, ordutegi malguan— doakoak dira Eibarko komertzioentzat, eta edozeinek har dezake parte.

Informazio gehiago jaso edo izen-ematea egiteko, interesa duten komertzioek email bat bidali beharko dute lehenbailehen empleo@fmg.es helbide elektronikoaren bidez, edo 943-206669 ext 622 telefonora detiu eta Iñaki Etxanizengatik galdetu.