Cristina Almeida, Manuela Carmena eta Paca Sauquilloren solasaldiak Coliseo Antzokia bete zuen atzo
Coliseo Antzokia bete egin zen atzo, apirilak 14, II. Errepublikaren egunarekin bat eginez antolatutako solasaldiaren harira. 19:00etan hasi zen “Avances sociales de la II República y el papel de las mujeres” (“II. Errepublikaren gizarte-aurrerapenak eta emakumeen eginkizuna”) hitzaldia, gaztelaniaz eskainia.
Oholtzan, Espainiako Estatuko hiru emakume ezagun aritu ziren: Cristina Almeida, trantsizio garaian giza eskubideen defentsan egindako lanagatik nabarmendutako abokatua eta politikari ohia; Manuela Carmena, epaile ohia eta Madrilgo alkate izandakoa, justizia sozialaren aldeko ibilbideagatik ezaguna; eta Paca Sauquillo, lan-eskubideen eta gizarte-mugimenduen aldeko aktibista historikoa.
Irene Hernando kazetariaren gidaritzapean, II. Errepublikako gizarte-aurrerapenak eta emakumeek izan zuten papera izan zituzten hizpide. Solasaldian, hiru hizlariek beren bizipenak eta ibilbide profesional eta pertsonalak partekatu zituzten.