Danborradako entseguetan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago
Haurren eta helduen entseguak asteazkenetan izango dira Udalaren Beistegi lokalean (Bittor Sarasketa kalean).
2025/04/22
13:07
eta kitto!
Maiatzaren 7an hasiko dira sanjuanetako danborradetan joko diren abestiak ikasteko entseguak Bittor Sarasketa kaleko Beistegi eraikinean, eta horretarako maiatzaren 14a baino lehen izena eman behar da Udalaren webguneko formularioetan (Haurren Izen-ematea / Helduen Izen-ematea). Nahi izanez gero, haurrek ikastetxeetan eman ahal izango dute izena.
Saioak asteazkenetan izango dira eta ordubeteko iraupena izango dute. Haurrak 19.00etan hasiko dira, eta 20:00etan helduena. Esan bezala, lehenengo entsegua maiatzaren lehen asteazkenean izango da, eta azkena, aldiz, ekainaren 18an. Gomendatzen dute gutxienez 4 entsegutara joatea.