Danborradetan erabilitako arropak bihar eta etzi jasoko dituzte antolatzaileek
2022/07/04
15:43
eta kitto!
San Juan jaietako danborradetan parte hartu dutenei lagatako jantziak jasoko dituzte antolatzaileek bihar eta etzi, 17:00etatik 19:00etara, entseguak egin dituzten toki berean: Bittor Sarasketa kaleko 7an dagoen Beistegi eraikinean. Haurrek zein helduek erabilitako jantziak aipatutako bi egunetan eta "entregatutako moduan" bueltatzeko eskatu dute.