Dani Astarloa, Mikel Urionaguena eta David Tijero, argazkilariak: “Berlini buruz daukagun inpresio ezberdina ikusten da lanetan”
2018/07/06
08:32
eta kitto!
Dani Astarloa eta Mikel Urionaguenak gaztetatik elkar ezagutzen dute, eta BlackKamera argazkigintza eskolan egin zuten topo David Tijerorekin. Gauza ugari ikasi zituzten fotoerreportaje ikastaroan eta Berlinen inguruan proiektu bat gauzatu dute. Arrate Kultur Elkarteak antolatzen duen Ikusentzunezkoen astean aurkeztu zituzten euren lanak eguaztenean eta, eguraldiak lagundu ez bazuen ere, jendea bildu zen San Andres elizako klaustroan. “Eskerrak eman behar dizkiegu Kultukoei aukera horiengatik”.
- Berlin da zuen lanen protagonista. Zergatik Berlin?
Dani: Egia esan bi protagonista daude, bakoitzak bina lan prestatu ditugulako. Batetik, Berlineri buruzko lanak daude; eta bestetik, BlackKamerako ikastaroan egin ditugun lanak.
David: Berlin oso toki interesgarria da. Hiri handia, baina ezberdina. Arlo kultural garrantzitsua dauka, historia aldetik oso handia da eta oso ikusgarria. Arkitekturaren aldetik dena eraberrituta dago eta bertan sentitzen den askatasun sentsazioa gustatzen zait.
- Bakoitzak bere aldetik landu du gaia?
Mikel: Bakoitza bere aldetik joan da eta lanetan ikusten da gutako bakoitzak Berlini buruz daukagun inpresio ezberdina, nolako sentsazioak jaso ditugun eta bakoitzaren ikuspuntua.
- Nahiz eta bakoitzak bere aldetik landu, Berlinera joan aurretik horrelako lan bat egitea pentsatuta zeneukaten?
Dani: Ni argazkiak egitera joan nintzen espreski eta gero, materialarekin, muntaia egin nuen.
David: Ni 7-8 aldiz egon naiz Berlinen eta argazkiak egin ditut joan naizen bakoitzean. Nire asmoa argazkiekin zerbait egitea zen.
Mikel: Ikastaroan elkartu ginenean kointziditu du hirurok geneuzkala Berlini buruzko argazkiak eta bateratzea erabaki genuen.
- Nolako prestaketa lana izan da?
Dani: Nire zatia iaz prestatu nuen eta, aurten egindako ikastaroa jaso eta gero, beste modu batera egingo nuke. Horrelako lan batean zer jartzen duzun eta zein hurrenkeran jartzen duzun, lanaren erdia edo gehiago da. Argazkiak atera ditzakezu, baina horiek nola jarri jakin behar duzu. Kontua ez da argazkiak bata bestearen atzetik kokatzea.
- Zer bilatu nahi izan duzue?
David: Nik ordu asko sartu ditut lana egiten, baina oso gustora. Jolastea bezalakoa izan da. Ni Berlineko giroa islatzen saiatu naiz, urtarriletik abendura nolako hiria den erakustea eta noraezean ibiliz gero hirian aurki daitezkeen gauza harrigarriak ikusaraztea.
Mikel: Nik bideoa prestatu dut. Ez ditut hiriko toki famatuak grabatu, baizik eta metroko giroa, jendea, ekialdeko aldeko bidegurutze bat… nire ibilbideetan momentuan jasotako sentsazioak azken finean.
- Zuen lehen proiektua da. Bigarren bat egotea pentsatu duzue?
Dani: Bai. Egin dugun ikastaroa mugarria izan da argazkigintza tratatzerako orduan eta gauzak egiten jarraituko dugu.