Dani Gascón Coliseoan diskoa aurkezten izango da gaur
2011/11/18
00:00
eta kitto!
Gaur iluntzean, 20.30etan Dani Gascón musikari eibartarrak Coliseo antzokian kontzertua eskainiko du, "Dentro de mi" diskoa aurkezteko egiten diharduen biraren barruan antolatutako emanaldian eta berari laguntzen dion bandarekin batera. Oso gaztetatik musikarekiko zaletasuna duen eibartarrak 2005ean "Imagíname" izenburuko maketa grabatu zuen eta gaurkoan emango duen kontzertuan estudioko bere lehenengo lana dena emango du ezagutzera. Sarrerak 5 eurotan egongo dira salgai, emanaldia baino ordubete lehenago Coliseoan bertan.