Daniela Agudelo Pintaren argazki-erakusketa zabalduko dute barixakuan Untzaga Gizarte Etxean
2023/09/20
17:33
eta kitto!
Daniela Agudelo Pintaren argazki-erakusketa antolatu du Untzaga Gizarte Etxeak, Eibarko Klub Deportiboa eta Einer Argazki eta Zerbitzu Grafikoekin elkarlanean.
“MEMORIAS DE UN ESTALLIDO” izenburupean, Daniela Agudelok Kolonbian 2021ean izandako eztanda sozialean egindako argazki-dokumentala erakutsiko du Untzaga Gizarte etxeko erakusketa aretoan, bere jatorrizko herrialdearen historian bizitako gertaerarik garrantzitsuenetarikoa, hain zuzen ere.

Egileak gertaera honetan bere hirian, Bugan (Cauca Bailara), bizitakoa erakusten du. Manifestazioetan puntu kritikoa izan zen Buga.
Erakusketa ostiral honetan, hilak 22, hasiko da, eta urriaren 8ra arte egongo da zabalik, ordutegi honetan:
-19: 15-21: 15, astelehenetik ostiralera
-12: 00-14: 00, larunbatak eta igandeak