Dantza ikuskizun biribilarekin agurtu dute kurtsoa Kezkako dantzari gazteek

ARGAZKIAK: EIBARKO UDALA
2025/06/17 18:17
eta kitto!

Urtero bezala, Kezka Dantza Eskolan eta Kezka Dantza Taldean ikasitakoa jendearen aurrean erakutsi zuten dantzari gazteenek, aurreko barixakuan Untzagan ospatu zen Dantzari Egunean. Eguraldia lagun, harmailak jendez gainezka egon ziren jaialdia hasi zenetik amaitu arte.