Dantzak izago dira nagusi 49. Euskal Jaiko domekan

Dantzak izago dira nagusi 49. Euskal Jaiko domekan
2014/05/25 00:00
eta kitto!

Gaur (domeka, hilak 25) 49. Euskal Jaiko egitarauari eguerdian ekin diote, Urkizutik Untzagara egindako kalejirarekin. 12.30etan Untzagan (eguraldi txarra badago, Astelena frontoian) hasiko den Ezpalak nazioarteko dantza jaialdiak aurten "Danbolinteroak" dauka gaitzat, eta dantzen doinuak jotzeko orduan, hiru zuloko flauta eta perkusio-tresna batek osatzen duten multzoaren inguruan garatuko da. Jaialdian parte hartzera honako danbolintero eta dantza-taldeak etorri dira Eibarrera:
- Stepehen Rowley pipe and tabor jotzailea, Ingalaterrako Gloucesterhire eskualdean den Stroud herrikoa, eta bertako Feet Togheter Jump! taldeko Alex Merry dantzaria.
- Katalunian, Tarragonako Cambrils herriko ngel Vallverdú flabiolaire-a eta bertako ball de bastons.
- Gaztela-Leonen, Zamoran den Muelas del Pan herriko dantzariak. Danbolintero gisa, Mario Martínez Roncero dator.
- Berrizko San Lorenzoko dantzariak eta German Aldekoa txistularia.
- Lapurdiko Itsasu herriko dantzariak. Txirulari eta ttun-ttun jolea Xabier Itzaina da.
- Eibarko Kezka dantza taldeko dantzariak Andoni Altzibar, Iñaki Barua, Jose Migel Laskurain, Amaia Baglieto eta Roberto Altzerrekak jotako doinuetara arituko dira.
Dantza jaialdia amaituta, 14.30etan herri bazkaria egingo da Untzagako karpan eta arratsaldean, 17.00etan erromeria hasiko da Untzagan Aiko taldearekin. Ondoren, 19.00etan Untzagan larrain-dantza egingo da eta, aurtengo egitarauari 20.00etan Depor parean larrain-dantzarekin esango diote agur.