Dantzan Ikasi topaketak egingo dira bihar Armeria Eskolan
2022/05/20
11:39
eta kitto!
Armeria Eskola euskal dantzarien elkargune izango da bihar, Dantzan Ikasi topaketak egingo baitira bertan. Hausnarketarako eta elkatrukerako espazioa izango da Armeria, eta euskal dantzaren inguruko dantzari, irakasle, begirale, dantzazale, ikertzaile, aditu eta arituei zuzentzen zaie. Topaketetan euskal dantzaren transmisioa eta pandemia ondoko egoera izango da aztergai besteak beste. Bestetik, parte hartzea doakoa izango da eta hemen eman behar da izena.
Iazko edizioa mamitsua izan zen antolatzaileen berbetan, eta aurtengoa ere berdin joatea espero dute. “Hain zuzen, lehen topaketa horietan nabarmendu zen premietako bat, dantzaren irakaskuntzarako material pedagogikoari dagokionaren alorrean eman diren urrats batzuk aurkeztuko dira jardunaldian”, diotenez.
Jardunaldiotan gorputzaren ezagutza eta prestaketaren garrantzia izango dute mintzagai, eta bestelako gai batzuk landuko dira: “Euskal dantzaren titulazioaren inguruan azken hilabeteotan mugitzen ari dena azalduko da edo garai batean plazan natural ikasten zen biribilketa gaur egun irakatsi behar ote den planteatuko da. Gero eta orokorragoa den kezka bat ere plazaratuko da: dantza-irakasle eta dantzarien kontratatazio, ordainketa eta kudeakean sortzen diren zalantza eta arazoei dagokiena”.
Argazkia: dantzan.eus
Hau izango da egitaraua:
9:30 Harrera eta aurkezpena
10:00 Dantzaren irakaskuntzarako materiala sortzea: Sortutakoak Tradizionala 9 deialdia. Gari Otamendi (Dantzan - Dantzagunea), Aritz Ibañez (Duguna) eta Jon Olazkuaga (Maritzuli).
10:30 Elkarrizketa: Gorputza ezagutu eta oinarrizko teknikak lantzearen garrantzia. Garbiñe Aizpitarte (Gabota - Zarautz) Elkarrizketa: Amaiur Aristik (Dantzan)
11:15 Biribilketa irakasten: Jakina da, ala lantzea komeni da? Nola? Patxi Montero (dantza-irakaslea)
11:45 Atsedena. Kafea.
12:15 Dantzaren irakaskuntza musika eskoletan: gaurko panorama, ajeak eta etorkizuneko erronkak. Euskal dantza titulazioaren inguruan. Mahai-ingurua: Patxi Laborda (Bilbao Musika - Aiko), Monika Bañales (Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskola), Josu Garate (Dantzan Ikasi - Dantzerti), Jon Fernandez (Gasteizko Udala Folklore Akademia).
13:30 Etena. Otordua.
15:00 Dantza-irakasle eta dantzarien legezko kontratazioa eta kudeaketa. Izaskun Salazar (Aurtzaka), Gari Otamendi (Dantzan-Dantzagunea)
15:45 Lapurdi eta Nafarroa Behereko dantzen irakaskuntzaren gabeziak. Oihana Betelu (Begiraleak) eta Pierre Latasa (Begiraleak)
16:15 Euskal dantzaren adierazpenak 10 urte. COVID osteko egoera euskal dantzan. Gaurko egoera eta erronkak. Mahai-ingurua: Oier Araolaza (Dantzan), Oihana Betelu (Begiraleak), Unai Esturo (Iurretako dantzariak), Aritz Ibañez (Duguna), Mikel Lasarte (Ortzadar), Pierre Latasa (IDB).
17:30 Topaketaren soka-dantza, eta ostekoak.