Dantzari Eguna ospatuko da barixaku arratsaldean

Kezkakoek kasturtean zehar ikasitako dantzak jendearen aurrean erakutsiko dituzte
Dantzari Eguna ospatuko da barixaku arratsaldean
2024/06/12 10:30
eta kitto!
Kezka Dantza Taldeak herria girotuko du barixaku arratsaldean (ekainak 14), Dantzari Eguna ospatuko baitu Untzagan. Ekintza 19:30ean hasiko da eta 21:00ak inguruan izango du amaiera.

Dantzariek Kezka Dantza Eskolan eta Kezka Dantza Taldean ikasturtean zehar ikasitako dantzak jendearen aurrea erakutsiko dituzte. Aurten Nafarroa Garaiari, zehazki Erriberari begira jarriko dira: “1960-70eko harmakadetan Eibarko zenbait enpresa beste herri batzuetara atera ziren. 50 urte ondoren, eibartar haien ondorengoak Nafar Erriberako kulturan barneratuta bizi dira, eta beraz, paloteadoa moduko folklore adierazpen ederretan aritzen dira. Emanaldi horien zatitxo bat ekarriko dugu aurten”. Nafarroako beste dantza batzuekin osatuko dute jaialdia. 

 

2024-2025 ikasturterako izen-ematea zabalik

Bestalde, Kezka Dantza Taldetik kudeatzen duten Dantza Eskolan 2024-2025an jarduteko izen-ematea zabalik dago, nagusi zein haurrentzat (2020an jaiotakoetatik aurrera). Izena emateko kezka@dantzan.com helbidera idatzi behar da, ikaslearen izen-abizenak, telefono zenbakia eta jaiotze-data adieraziz (nagusien kasuan aukeratutako ordutegia), gero harremanetan jarri ahal izateko. Informazio gehiagorako helbide elektroniko horretara ala 605711429 zenbakira idatzi daiteke

Argazkia: Eibarko Udala