Dantzari Eguna ospatuko da barixaku arratsaldean

Emanaldia Untzagan izango da 19:30ean.
Dantzari Eguna ospatuko da barixaku arratsaldean
2025/06/11 16:51
eta kitto!
Aurten ere dantzariek jendearen aurrean erakutsiko dituzte Kezka Dantza Eskolan eta Kezka Dantza Taldean ikasitako dantzak, Dantzari Eguna ospatuko baitute Untzagan. Emanaldia barixaku arratsaldean (ekainak 13) izango da Untzagan, 19:30etik aurrera,

 

2025-2026 ikasturterako izen-ematea zabalik

Bestalde, Kezka Dantza Taldetik kudeatzen duten Dantza Eskolan 2025-2026an jarduteko izen-ematea zabalik dago, nagusi zein haurrentzat (2021ean jaiotakoetatik aurrera). Izena emateko kezka@dantzan.com helbidera idatzi behar da, ikaslearen izen-abizenak, telefono zenbakia eta jaiotze-data adieraziz (nagusien kasuan aukeratutako ordutegia), gero harremanetan jarri ahal izateko. Informazio gehiagorako helbide elektroniko horretara ala 605711429 zenbakira idatzi daiteke

Argazkia: Eibarko Udala